viernes, 18 de marzo de 2011

ZIRIPOT

Nafarroako iparraldean, Lantzen ,gaur egun arte bizirik iraun dute inauteri jaiek. Inauteri horretan, besteak beste, bada pertsonaia ospetsu bat, Ziripot izenekoa.

Honela janzten du pertsonaiak: gorputz eta hanka izugarri potolo dauzka.
Zakuzko galtza eta alkandora eramaten ditu, barrutik laztoz beteta du loditasuna emateko.Aurpegia zapi batez estalia du eta buruan kapela bat izaten du. Eskuan pago makila bat eramaten du. Oso baldarra da eta ia beti erortzen da.
Pertsonaia honek, ibilbidean zehar lurrera erori eta altxa ibiltzen da.
Zaldikok eraso egitean erortzen da, gehienetan hankazgora erortzen da.Txatxoek, berriz lurretik altxatzen laguntzen diote.
Asteleheneko ibilaldian agertzen da bakarrik. Astearteko eginkizinetan ez da agertzen.



Iker Rodriguez
5.B

No hay comentarios:

Publicar un comentario