viernes, 18 de marzo de 2011

TXOKOLATEA


Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta.Txokolatearen benetako kolorea beltza da, baina beste kolore batzuk ere  badaude adibidez:Txuria, marroia...
Txokolatea osagai hauez egina dago:Azukrea, kakaoa, almendrak etab.
Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik.Baina badakigu han bizi ziren tribuek erabiltzen zutela edariak egiteko.Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txokolatearen pulpa fermentatuz.Edari honek, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zen. Geroago, Maiak, Aztekak eta Olmegak jaten hasi ziren kakauzko aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta.Txokolatea erregetzarentzat izaten den edarik gogokoena zela  esaten zuten zibilizazio horiek eta txokolatea elikagai indargarri bat zela.Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahastu ahal zen.
Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Kristobal Kolon izan zen bere laugarren bidaian. Espainara eraman zituen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen hainbeste arrakasta izan. Hernan Cortes, Amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zitzaionez, berarekin Espainara eraman zuen eta Espainako gortean sartu zuen. Urteak pasa ahala Europa osotik hedatu zuten.
Azukrearen gehiketa
Azukrearen gehiketa, Mexikoko komentu batean edota Zaragozako monastegi batean eman zela esan ohi da.
Europako eskaera
Europan, kakaua txigortu, azala kendu eta birrindu ondoren, azukre askorekin eta kanelarekin nahasten zuten. Ez zuten erabiltzen pastelak egiteko baizik eta edariak prestatzeko. Europan, gizarteari asko gustatzen zitzaion txokolatea eta gero eta eskaera gehiago zegoen eta txokolate industriak konpetentziaren eraginez, almidoia gehitzen zioten eta edreilu errautsi pixka bat ipintzera iritsi ziren kolorea emateko.
Lehendabizi, kakao aleak bildu eta sailkatu egiten dira.Ondoren, ale horiek txigortu eta eho egiten dira.Azukrea edo eztia eta, batzuetan, esne kontzentratua nahastu eta ore likatsu bat lortzen da. Ore hori, makina berezi baten bidez moldeetara isurtzen da. Hozten utzi ondoren, txokolate aleak prest daude aluminiozko paperez estaltzeko. Karbonidratoetan aberatsa da eta gorputzak berehala bereganatzen ditu txokolatearen kaloriak. Horregatik, zenbait kirolarik ariketa asko egin behar dutenean txokolatea jan ohi dute.Txokolatea oso janari gozoa da.Txokolatearekin tartak, bomboiak, edariak...egiten dira.
Alaitz Vazquez


No hay comentarios:

Publicar un comentario