jueves, 17 de marzo de 2011

Txokolatea

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolatea kakao zuhaitzaren fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.
Txokolatetik nocilla izeneko produktu erdi likidoa ateratzen da eta biak hamaiketako eta ogitartekoetan jartzeko erabiltzen dira. Normalean umeei asko gustatzen zaie eta horregatik normalean etxeetan ugari egoten da.  
   
Telmo Salmerón

1 comentario: