Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

miércoles, 18 de mayo de 2011

garagardoa

GARAGARDOA
Garagardoa garagarrez egindako alkoholdun edaria da. K.a. 4.000.urtean egipziarrek asmatu zuten. %90 ura da.   Fabrikazio prozesuaren lehen urratsa alea  garbitzen da. Ondoren, upela beratze  da eta ore bat lortzen da. Ore horekin  muztio bat lortzen da. Gero,muztioa garbitu eta egosten da.Azkenik hainbat hila betetan geldirik eduki eta gero,ontzietan sartxen da.Gaur egun,garagardo mota sako daude  eta luku askotan edaten da         sara.

miércoles, 23 de marzo de 2011

gazta

GAZTA
Gazta esnea gatzatuz egindako elikagai solido edo erdi-solidoa da. Esnea gatzatzeko, gatzagi naturala edo ordezkoren bat gehitzen da. Gatzagiak dituen bakterioek esnea azidotzen dute, eta sortzen dituzten konposatuen arabera, gaztaren testura eta zaporea desberdinak izango dira. Gazta batzuek lizuna ere izaten dute, bai kanpoaldeko azaleran eta baita barrualdean ere. Gaztagintza da produktu honen ekoizpena, eta ekoizlea gaztagileada.
Ehunka gazta mota daude. Mota eta zapore desberdintasunak, esnearen jatorriagatik, bakteria eta lizun espezie desberdinak erabiltzeagatik, esnearen esnegain kopuruagatik, ontze denboran eman daitekeen desberdintasunagatik eta prozesuan jasandako tratamenduengatik izaten dira. Beste faktore batzuek ganaduaren elikadura eta belar eta espezia zaporetsuak gehitzea izan daitezke, edota gazta keztatzea. Behi,ardi,ahuntz,bufalo,gamelu edo beste ugaztun baten esnea erabiliz egitenda
gazta.Lehendabizi esnea berotzen da eta gatzagia hausnarkarien urdaietik ateratzen den gai bat botatzen zaio.horrela,esnea gatzatu eta bi gaitan banatzen da: trinkoa, mamia,eta isurkaria,gazura. Gero,mamiari gatza eman eta gazur guztia kentzen zaio.O ndoren,mami xukatua moldeetan jarri etaprentsatu egiten da. Azkenik,gazta egiten da,hau da,zahartzen uzten da. Tartak egiteko,jateko etab.
Gaur egun gazta asko jaten da.  iker  sierra


                             URREA


Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da arroketan, lurrazpiko zainetan eta biltegi alubialetan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka.
Erabilera industrial modernoari dagokionez, hagin-konponketan eta elektronikan erabiltzen da, besteak beste, oxidazioaren aurrean oso erresistentea delako gehien bat.
Kimikoki, urrea trantsizio-metal tribalente eta unibalentea da. Ez du erreakzionatzen konposatu kimiko askorekin, baina kloroak, fluorrak, aqua regia-k eta zianuroak eraso egiten diote. Urrea ez da disolbatzen azido nitrikotan (zilarra eta metal basikoak bai); hain zuzen, ezaugarri horixe da urrea birfintzeko teknika baten oinarria. Azido nitrikoa urrearen presentzia baieztatzeko erabili izan da, eta lagunartean erabiltzen den "azidoaren testa" terminoa, zerbaitek benetako balioa daukala adierazteko erabiltzen dena, hortik dator.

Ekonomian

Ekonomian, urre-patroia diru-sistema bat da, non dirua zenbatzeko kontu-unitatearen balioa (txanpon eta billeteen balioa alegia) urre kopuru jakin bati buruzkoak diren. Horrela, txanpon eta billete oro dagokion urrearekin truka daiteke nazioko banku zentralean. Diru-politikan sistemak dakartzan ondorioak zuzenak dira: diru-igorpen berri oro dagokion urrea du bere oinarrian eta urre-patroiaren mendean dauden bi dibisak trukaneurri egonkor bat izango dute adierazten duten urrearekiko trukaneurriari esker, urrea erreferentzia nagusia eta nazioarteko diru bilakatuz horrela. Egun, ez dago herrialderik urre-patroia erabiltzen duenik bere diru-sisteman baina XIX eta XX. mendeetan munduan nagusi izan den sistema izan da, bitartean gorabehera anitz jasan baditu ere.


viernes, 18 de marzo de 2011

TALOA

Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla borobilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den antzinako euskal jakia.
Jarri artirina ontzi zabal batean, artirina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.
Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.
Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra... AU DA TALOA¡

OGIA

Ogia zerealen irina eta urarekin egin ohi den oinarrizko elikagaia da.
Aintzin arotik ezaguna da eta legamiaren sarrerak sekulako iraultza eragin zuen.
Ogia, latinetik “pannus”, masa zuria esan nahi du. Oinarrizko elikagaia izan da gizakiarentzat, historiaurretik abiatuta. Uste da, harri baten gainean edo sutan egiten zen ore baten antzekoa zela. Ogiaren eboluzioa, hiru bide gertagarrietatik partitu zuela uste da: lehenengoa, elementu mekanikoen aurrerakuntzak (errotak…); bigarrena, legamiaren mikroorganismoen hobekuntza; eta azkenik, labeen eboluzioa.


Seguruenik, lehenengo ogiak ezkurren irinarekin egongo ziren eginak. Badakigu, egiptoarrek duela urte asko hasi zirela ogia egiten, eta geroago, legamiatzea kasualitatez (hori uste da) aurkitu zela. Hebrearrek jaten zuten ogia, ez zuen inolako legamiarik, Biblia liburuan aipatzen den bezala, horri esker baitakigu. Erromatarren dieta, oliba eta ogiz horniturik egotea oso arrunta zen, eta eguneroko garia, errotatxoetan eskuz txikitzen zuten. Ejertzito erromatarrean borrokatu ziren gizon batzuk, ogiaren kontsumoa mantendu zuten, eta bertatik populazioaren beste sektoreetara iritsi zen, elikagai ezagun batean bilakatuz. Inperio honek egin zuen ogiaren erabilpenak, gariaren komertzio eta landaketak ekarri zituen. Erroma
erortzearekin, ia Europa osoa, garirik gabe geratu zen, esportazioak asko urritu baitziren. Ogiaren hedakuntza handiaren proba bat, “lady” hitza da, zein ingelera zaharrean “ogia oratzen duen pertsona
Ekain Zabalo


OGIA


                                                                   OGIA

    Ogia zerealen irina eta urarekin egin ohi den oinarrizko elikagaia da.
    Ogia forma esberdinetakoa izan daiteke eta batzuk zerealak dituzte.Txinatarrek arroza jaten duten bezala,Europa, Ekialde Hurbilean, India eta Ameriketan, ogia erabiltzen da.
    Irina eta ura ogiaren osagaiak dira.
    Ogia erromatarrek asmatu zuten,XX mendean gero ogi beltz edo integrala zabaldu zen.
    Osagai guztiak nahastu, gatza ezik. 30 minutuko autolisia egin, gatza gehitu, nahastu, mahai gainera atera eta oratu. Suabe suabe, gozo gozo, eta prisa barik oratu nuen. 10-12 minutu, tarteka atsedenalditxoak emanez.
Olioztatutako bol baten sartu eta hiru orduko hartzidura eman nion, ordu betero tolesdura bat eginez. Boleatu, 10 minutu erlaxatzen utzi, formatu tentsioa emanez eta bannetoian sartu. Berandu zenez hozkailura sartu nuen.
Handik 12 ordura hozkailutik atera eta labea martxan jarri nuen. 260ºra heldu zenean, ura sutan ipini, orea bannetoitik atera, taxuak eman, labean sartu eta ura irakiten behealdean nuen ontzi batera bota.
Labea amatatu eta tenperatura 200ºra heltzen ari zenean berriz piztu nuen. 15 minutu geroago ontzia atera, eta ordu erdi beranduago ogia egina zegoen. Labea amatatu eta bertan beste hamar minutu inguru laga nuen.
Janarietan erabiltzen da produktu hau.
AIXA.

OGIA


Ogia zerealen irina eta urarekin den oinarrizko elikagaia da. Aintzan Arotik ezaguna da eta legamiaren sarrerak sekulako iraultza eragin zuen.
Normalean erabiltzen diren irinak honako hauek dira:  garia, arroza, patata eta soja. Fruitu lehorrak ere erabili daitezke. Uraren ordez esnea, edo garagardoa ere erabili daitezke.
Gatza eta espeziak ere bota ahal zaizkio zapore hobea emateko.
Txinatarrek arroza jaten duten bezala, Europa, Ekialde Hurbilean, India eta Ameriketan, ogia erabiltzen da. Ogia, zalantzarik gabe, ezinbesteko laguntzailea da bazkarietan, saltsen lagungarri gisa edo pintxo eta ogitartekoetan, bakarrik ala lagunduta, eutsi ezineko tentaldia baita. Zerealen irinaz, urez eta gatzez landutako ore batean oinarritzen da, batzuetan legamiaz laguntzen dena punttu apatza emateko. Zerealik erabiliena, garinez eginiko irina den arren, zekale, garagar, arto, arroz etab. –ez eginiko irinak erabiltzen dira baita ere.

MAIALEN DE PABLOS

TXOKOLATEA


Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta.Txokolatearen benetako kolorea beltza da, baina beste kolore batzuk ere  badaude adibidez:Txuria, marroia...
Txokolatea osagai hauez egina dago:Azukrea, kakaoa, almendrak etab.
Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik.Baina badakigu han bizi ziren tribuek erabiltzen zutela edariak egiteko.Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txokolatearen pulpa fermentatuz.Edari honek, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zen. Geroago, Maiak, Aztekak eta Olmegak jaten hasi ziren kakauzko aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta.Txokolatea erregetzarentzat izaten den edarik gogokoena zela  esaten zuten zibilizazio horiek eta txokolatea elikagai indargarri bat zela.Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahastu ahal zen.
Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Kristobal Kolon izan zen bere laugarren bidaian. Espainara eraman zituen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen hainbeste arrakasta izan. Hernan Cortes, Amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zitzaionez, berarekin Espainara eraman zuen eta Espainako gortean sartu zuen. Urteak pasa ahala Europa osotik hedatu zuten.
Azukrearen gehiketa
Azukrearen gehiketa, Mexikoko komentu batean edota Zaragozako monastegi batean eman zela esan ohi da.
Europako eskaera
Europan, kakaua txigortu, azala kendu eta birrindu ondoren, azukre askorekin eta kanelarekin nahasten zuten. Ez zuten erabiltzen pastelak egiteko baizik eta edariak prestatzeko. Europan, gizarteari asko gustatzen zitzaion txokolatea eta gero eta eskaera gehiago zegoen eta txokolate industriak konpetentziaren eraginez, almidoia gehitzen zioten eta edreilu errautsi pixka bat ipintzera iritsi ziren kolorea emateko.
Lehendabizi, kakao aleak bildu eta sailkatu egiten dira.Ondoren, ale horiek txigortu eta eho egiten dira.Azukrea edo eztia eta, batzuetan, esne kontzentratua nahastu eta ore likatsu bat lortzen da. Ore hori, makina berezi baten bidez moldeetara isurtzen da. Hozten utzi ondoren, txokolate aleak prest daude aluminiozko paperez estaltzeko. Karbonidratoetan aberatsa da eta gorputzak berehala bereganatzen ditu txokolatearen kaloriak. Horregatik, zenbait kirolarik ariketa asko egin behar dutenean txokolatea jan ohi dute.Txokolatea oso janari gozoa da.Txokolatearekin tartak, bomboiak, edariak...egiten dira.
Alaitz Vazquez


jueves, 17 de marzo de 2011

SOKA

Soka, estuki kiribildutako landare zuntz luzearekin egindako materiala da. Hiru soka mota daude: soka kiribildua, soka kortadua eta mendizaleen soka. Malgua eta sendoa da. Zuntzak egiteko erabiltzen diren landareak hauek dira: Kalamua, lihoa, kotoia, agabea etab. Aurre istoriako garaietan gizakiak dagoeneko erabiltzen zuen. Aurkitu diren soken aztarna zaharrenak (duela 4.000 urte) sokak egiteko lehenengo makina asmatu zuten.
Fabrikazio zaila da horretarako bastidore bereziak erabiltzen dira. Horietan zuntzak jartzen dira eta gero makinaren laguntzaz, zuntzak kiribiltzen dira.
Soka, ehizarako, bultzatzeko, tiratzeko, lotzeko, mendietara igotzeko etab. erabili da betidanik. Jatorrizko soka, soka kiribildua da. Gaur egunean egiten eta erabiltzen diren soka asko dagoeneko ez dira landare zuntzekin egiten, hau da, zuntz artifiziala erabiltzen da (nylona, poliesterra...).

Enara Diez 

KORTXOA

25 zentimetroko oskola egiten zaio enborraren inguruan, eta horixe kentzeko garaia heldu zaie lanbide antzinako horretan aritzen direnei. Kortxoa egiteko erabiltzen dute gero.Dom Pèrignon fraideak aurkitu zituen material bikain horren dohainak.
Artelatza 25 urterekin heltzen da helduarora, eta orduan kentzen diote azal nerabea, zimurrez eta arrakalaz betea, gorabeheratsua eta enborrari gogotik atxikia. Bere burua biluzik ikusten duenean, berriz ekiten dio azalez janzteari, baina bederatzi urte behar izaten ditu guztiz estaltzeko. Izerdia mugitzen hasten denean, enborra ukitu ere egin gabe zuritzen dute arbola . Indarrez, trebetasunez eta errespetuz, goitik behera josten dute arbola aizkorekin; ebaki bertikal eta garbia bilatzen dute, horrela lortzen da-eta kortxo fina, erregularra eta homogeneoa. 150 urtetan hiltzen da artelatza, zahartuta, baina mende eta erdi luze horretan, etengabe ibiliko da jantzi-erantzian.
    Ordu erdi behar izaten dute ateratzaileek zuhaitza zuritzeko. Zatitzaileari ematen diote gero txanda, eta hark, tira edo zerrenda txikietan zatituko du artelazkia, errazago garraiatu ahal izateko eta leku txarren batetik ez apurtzeko. Metatzaileak pilatzen ditu zerrenda horiek, eta garraiatzaileak kargatzen. Zama kamioietan jarri ondoren, fabriketara abiatzen dira, non eguneroko lanarekin egiten dieten aurre kortxoa ordezkatu nahi duten alternatiba sintetikoei.
Kortxotik ateratzen diren produktu guztietatik, tapoia da baliotsuena, eta horri esker bizi da kortxoaren industria. 600 enpresa inguru aritzen dira jardun horretan , eta 3.000 laguni ematen diete lana. Transformatze-prozesua zaila eta mekanizatua da, gero eta lehia handiagoa dago, eta merkatu berriak ere sortzen ari dira. Portugal da inportatzaile nagusia, Frantzia ondoren eta Alemania gero, eta indar handia hartzen ari dira Txile eta Hegoafrika ere, ardoari gero eta estimu handiagoa diote-eta herrialde horietan.


Kortxoak egitura eta osaera kimiko bereziak ditu, eta dohain ugari ematen dizkio horrek. Material arina da, elastikoa, bero handiak jasateko gaitasuna du, erraz erabiltzen da, isolatzaile ona da eta, gainera, guztiz naturala eta birzikla daitekeena. Kortxo mota bat baino gehiago daude, eta zein erabiltzen den, horren araberakoa izango da, nagusiki, tapoiaren kalitatea. Ongi kontserba dadin, bi aldiz egosi behar izaten da. Kortxoak ur gehiago hartzen duelarik, handitu egiten zaio bolumena, eta halaxe eramaten dute sotoetako biltegietara; astebetez edukiko dute han, eta zatitzea izango da hurrengo urratsa. Xafla zirkular batekin moztu, eta kortxo-tirak edo -zerrendak aterako dituzte, tapoiak izango duen neurria baino zertxobait zabalagoak. Prozesua amaituta, bereizi beharra izaten da gero, hau da, tapoi akastunak alde batera utzi eta erabilgarriak hartzen dituzte. Tapoitarako balio ez dutenak beste prozesu batzuetara bideratzen dituzte, eta kortxo horrekin, erlauntzak egiten dituzte, isolatzaileak, parketak eta eraikuntzako beste elementu batzuk, ibilgailuen junturak, oinetakoak, papera eta moda-modan dauden ehunak ere bai. 

Jon Zubieta 

 

Txokolatea

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolatea kakao zuhaitzaren fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.
Txokolatetik nocilla izeneko produktu erdi likidoa ateratzen da eta biak hamaiketako eta ogitartekoetan jartzeko erabiltzen dira. Normalean umeei asko gustatzen zaie eta horregatik normalean etxeetan ugari egoten da.  
   
Telmo Salmerón

TXOKOLATEA

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta.
Berez txokolatea beltza da azukre gabekoa, ez da oso gogorra puskatu daiteke eta.Aldaketak egin ondoren, txokolatea marroia, zuria eta beltza omen da. Oraingo txokolatea, azukrearekin egiten da ez antzinan bezala azukre gabekoa zelako.
Txokolatea kakaoz, azukrez, kanelaz eta beste osagai batzuekin egiten da.

Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik. Baina badakigu han bizi ziren tribuek erabiltzen zutela edariak egiteko. Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txokolatearen pulpa fermentatuz. Edari hau, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zena. Geroago, Maiak, Aztekak eta olmekak jaten hasi ziren kakao aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta. Txokolatea erregetzarentzat izaten zen edaririk gogokoena eta esaten zuten zibilizazio horientzat txokolatea elikagai indargarri bat zela. Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahasten zen.
Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Cristobal Colon izan zen, bere laugarren bidaian. Espainara eraman zituen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen hainbeste arrakasta izan. Hernan Cortesi, amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zitzaionez, berarekin espainara eraman zuen eta espainako gortean sartu zuen. Urteak pasa ahala europa osotik hedatu zuten.
Lehenbizi, kakao aleak bildu eta sailkatu egiten dira. Ondoren, ale horiek txigortu eta eho egiten dira. Azukrea edo eztia eta, batzuetan, esne kontzentratua nahastu eta ore likatsu bat lortzen da. Ore hori, makina berezi baten bidez moldeetara isurtzen da. Hozten utzi ondoren, txokolate aleak prest daude aluminiozko paperez estaltzeko.
Karbohidratoetan aberatsa da eta gorputzak berehala bereganatzen ditu txokolatearen kaloriak. Horregatik, zenbait kirolarik ariketa asko egin behar dutenean txokolatea jan ohi dute.
Txokolatearekin, edariak, pastelak, bonboiak etab. egiten dira.Txokolatea jateko egiten da.
Gaur egun oso famatua da txokolatea, edozein tokitan aurki daiteke.
 Lorena Olabera

Sagardoa

Euskal Herriko edari oso ezagun eta orokortua da, batez ere Gipuzkoa iparraldeko Donostialdea eskualdean: Astigarraga , Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan.
Sagarra txikitu eta kupeletan sartzen da denboraldi batean.
Sagardoaren lehengaia sagarra da.
Sagardoa Euskal Herrira noiz ailegatu zen ezezaguna da, ezta sagarrondoaren jatorria herrialde honetan edota atzerritik ekarria den, halere sagarra nahiz sagarrondoa euskaldunon artean oso antzinatik ezaguna delakoaren arrastoak badaude.
Sagar asko artu eta txikitzen dira makil batekin gero kupel batean sartu eta 7-9bat hilabete itxoi , gero sagardoa kupelatik atera eta prest dago edateko.
Sagardoa Sagardotegitan edaten da baina saldu ere egiten da dendetan pertsonak bere etxeetan edateko.
Ekaitz

Sagardoa

Sagardo edo sagarnoa Euskal Herrira noiz ailegatu zen ez da ezagutzen.
Sagarrez egindako alkoldun edaria da.
Alkol gradu txikia du (3ºtik 8º artekoa)eta sagarra artzituz lortzen da.
Euskal Herriko aadari klasikoa da.

Sagardoa egiteko prozesua iraila bukaera urri hasiera inguruan hasten da,sagar bilketarekin.Sagar bilketa azaro erdialderarte iraungo du,sagarra jasota.
Sagarra sagardotegian dagoenean hasiko da sagardoa egiteko prozesua.
Dlarean zapalduta lortukoda muztinoa, xtinian bilduko da eta ondoren upeletara sartu aurretik muztioak bi irakinaldi jasango ditu alkoholikoa bata eta malolaktikoa bestea eta ondoren upelan sartuko da.

Sagardoa urtarriletik apirilera dastatu daiteke.



Iñaki Carracedo

Diamantea


Diamantearen balioa, bere purutasunak, koloreak eta tailaketako ebaketak emana dator; zenbait akatsek, aurpegien ezpurutasunak, zuloguneek eta gisakoek esaterako, izugarri jaisten dute bere prezioa. Badaude diamante koloregabeak eta gardentasun garbi-garbia dutenak, baina beste batzuk, aldiz, arrosa ñabardura leunak, urdinxka edo horixkak dituzte (azken hauek balio gutxiago dute eta Hegoafrikatik etorri ohi dira). Adibidez, Bort izenekoak ere ez du kalitate handirik, hau opakoa da eta aurpegi kurbatuak ditu; ezta karbonatuak ere, kolore beltza baitauka eta ondorioz industrian erabiltzen da batez ere.

XIX mendera arte, India izan zen munduan diamanteak aurkitzen ziren leku bakarra, baina handik aurrera, meatzen garrantzitsuak aurkitu ziren Brasilen eta Hegoafrikan.

XIX.Munduko diamanterik handiena, Cullinan izenekoa izan zen, Hegoafrikan 1905ena aurkitua eta 3.106 kilate (603 g) pisatzen zituen. 9 diamante handi eta 96 txikitan zatitua izan zen (lehenengoen artekoa da 530 kilateko "Afrikako izarra" izenekoa).

Beñat Oiartzun.

PAPERA

Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar furutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta.
Ts`ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105. urtean. Izena papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen fibrekin sortua.
Antzinako Egipton papiroaren gainean idazten zen,eta berau Nilo ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. Europan berriz, erdi Aroan, pergamioa erabiltzen zen bertan idazteko, ahuntz edo akerraren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua.Zoritxarrez, pergaminoa garesti xamarra zen eta VIII. Mendetik aurrera, bertan idatzitako zerbait lan betirako ezabatuz.
Gaur egun zerbait erabilpenetarako papera material sintetikoz ordezkatzen bada ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

Lide Vazquez


INTZENSUA


Intzensua resina naturalez , olio animalez gehien bat egiten den eta erretzen denean ke usaintsu batbotatzen duen produktu bat da.

Aspaldian gizarte txinarrak eta japoniarrak erabili zuen beraien
kulturetarako hau da budismoa.

Kristautasunean era erabili ohi da elizan airean usain ona
botatzeko horretarako “intzensarioa”erabiltzen da.

Lau osagaiei (bejuia,sandalo txikitua,lirio sustraia,eta intzensu
landarea) olio esenzialaren tanta batzuk gehitu eta nahastu beste osagaiekin eskuak erabilita hauts film bat lortu arte. 2 edo 3 intzensu ogi gehitu eta berriro eskuekin nahastu. Gero nitrato
potasioaren 10% gehitu eta 10 intzensu ontzak prestatu eta beste nitrato potasioko beste ontza bat gehitu nahastu hauts txuria guztiz nahastu arte. Gero salitrezko 10% gehitu, tragakantozko kola beste osagaiei gehitu ontzi batean. 
Bustita egon arte. Orea argizariz igurtzitako paper batean jarri
eta kono batzuk egin. Aste bat lehortzen utzi ondoren prest daude.

Gaur egun intzensua etxeetan jartzeko erabiltzen da.

Begoña Urteaga

ESKUPILOTAKO PILOTA

Eskupilotako pilota larruz, hariz eta gomazko pilota gogor batekin egiten da.
Bere ezaugarriak: pilota azkarra, pilota motela, bote altuko pilota etab.
Eskupilotan jolasteko elementu nagusia da.
Pilota aintzinako jokua da, hainbat zibilizazioak izan bait zituzten pilota-jokuak.
Nahiz eta mundu osoan zabaldua egon ia toki guztietan galdu egin zen.
Euskal Herrian bizirik iraunarazi zuten eta arauak aldatu zizkioten.
Eskupilotako pilota egiteko lehen pausoak hauexek dira .
Lehenengo,gomazko pilota gogorra hariz inguratzen da,ondoren larruari forma eman eta harizko bolan josi egiten da,eta bukatzeko eskuarekin forma ematen zaio.
Pilota eskupilotan, trinketan, palan,zesta-puntan etab-etan jolasteko erabiltzen da.





Unai Fernandauf

sábado, 20 de noviembre de 2010

UR - IGELA

Ranidoen familiako anfibioa da.
10 cm inguru neurtzen ditu. Azal leuna eta berdea dauka. Bizkarraldean lerro hori bat ikus daiteke. Gorputz sendoa dauka eta begi irtenak.
Uretako intsektuak, armiarma, zizareak, marraskiloak... jan ohi ditu.
Udaberrian 5000 arrautz inguru erruten ditu uretan. Arautzetatik apaburuak jaiotzen dira eta uda aldera apaburuak helduak bihurtzen dira.
Ibaietan, aintziretan eta urtegietan ikus daitezke.

jueves, 18 de noviembre de 2010

ibai muskuilua




IBAI MUSKUILUA


Unionidoen familiako molusko bat da.

9cm inguru neurtu dezake,luzera altueraren bikoitza izan daiteke.Kanpotik kolore

arrea edo beltza izaten dute.Barrutik berriz,txuriak.

Ur geldietako ibai zatietan aurki daitezke.

Udaberrian ernaltzen dira, geroago larba igerilariak jaiotzen dira.Urte bat igaro ondoren harrietara itsasten dira, eta maskorra garatzen dute.

Uretan disolbatuak dauden elikagaiekin elikatzen dira.