Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta.
Berez txokolatea beltza da azukre gabekoa, ez da oso gogorra puskatu daiteke eta.Aldaketak egin ondoren, txokolatea marroia, zuria eta beltza omen da. Oraingo txokolatea, azukrearekin egiten da ez antzinan bezala azukre gabekoa zelako.
Txokolatea kakaoz, azukrez, kanelaz eta beste osagai batzuekin egiten da.
Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik. Baina badakigu han bizi ziren tribuek erabiltzen zutela edariak egiteko. Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txokolatearen pulpa fermentatuz. Edari hau, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zena. Geroago, Maiak, Aztekak eta olmekak jaten hasi ziren kakao aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta. Txokolatea erregetzarentzat izaten zen edaririk gogokoena eta esaten zuten zibilizazio horientzat txokolatea elikagai indargarri bat zela. Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahasten zen.
Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Cristobal Colon izan zen, bere laugarren bidaian. Espainara eraman zituen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen hainbeste arrakasta izan. Hernan Cortesi, amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zitzaionez, berarekin espainara eraman zuen eta espainako gortean sartu zuen. Urteak pasa ahala europa osotik hedatu zuten.
Lehenbizi, kakao aleak bildu eta sailkatu egiten dira. Ondoren, ale horiek txigortu eta eho egiten dira. Azukrea edo eztia eta, batzuetan, esne kontzentratua nahastu eta ore likatsu bat lortzen da. Ore hori, makina berezi baten bidez moldeetara isurtzen da. Hozten utzi ondoren, txokolate aleak prest daude aluminiozko paperez estaltzeko.
Karbohidratoetan aberatsa da eta gorputzak berehala bereganatzen ditu txokolatearen kaloriak. Horregatik, zenbait kirolarik ariketa asko egin behar dutenean txokolatea jan ohi dute.
Txokolatearekin, edariak, pastelak, bonboiak etab. egiten dira.Txokolatea jateko egiten da.
Gaur egun oso famatua da txokolatea, edozein tokitan aurki daiteke.
Lorena Olabera
:0)
ResponderEliminar