URREA
Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da arroketan, lurrazpiko zainetan eta biltegi alubialetan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka.
Erabilera industrial modernoari dagokionez, hagin-konponketan eta elektronikan erabiltzen da, besteak beste, oxidazioaren aurrean oso erresistentea delako gehien bat.Kimikoki, urrea trantsizio-metal tribalente eta unibalentea da. Ez du erreakzionatzen konposatu kimiko askorekin, baina kloroak, fluorrak, aqua regia-k eta zianuroak eraso egiten diote. Urrea ez da disolbatzen azido nitrikotan (zilarra eta metal basikoak bai); hain zuzen, ezaugarri horixe da urrea birfintzeko teknika baten oinarria. Azido nitrikoa urrearen presentzia baieztatzeko erabili izan da, eta lagunartean erabiltzen den "azidoaren testa" terminoa, zerbaitek benetako balioa daukala adierazteko erabiltzen dena, hortik dator.
No hay comentarios:
Publicar un comentario