jueves, 17 de marzo de 2011

ZAKU ZAHARRA


Nafarroan , Lesakako iñauteritako pertsonai bat da Zaku Zaharra.
Honelakoa dugu pertsonaia honen janzkera:
Pertsonaia honek zakukiz estalia dauka gorputza.Jantzi honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute , eta hori esker itsura harrigarria daukate. Aurpegia zapi batez dute estalia , begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak. Puxika bana daramate eskuan. Banan-banan joaten dira ilaran,le,ie,ie oihuka.
Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela. Kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute. Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza.
Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara Zaku Zaharrak. Enparantza erdian burdinezko barra bat dago albo batetik bestera, eta hari eusten diote. Une hortantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto, Zaku Zaharrok lurrera botatzeko. Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte , eta , ondorioz , saralea zabaltzen da alderdi guztietara. Umeak , orduan , hasten dira saraleaz jolasten , elkarri botatzen diotela.
Jon Zubieta
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario