Diamantearen balioa, bere purutasunak, koloreak eta tailaketako ebaketak emana dator; zenbait akatsek, aurpegien ezpurutasunak, zuloguneek eta gisakoek esaterako, izugarri jaisten dute bere prezioa. Badaude diamante koloregabeak eta gardentasun garbi-garbia dutenak, baina beste batzuk, aldiz, arrosa ñabardura leunak, urdinxka edo horixkak dituzte (azken hauek balio gutxiago dute eta Hegoafrikatik etorri ohi dira). Adibidez, Bort izenekoak ere ez du kalitate handirik, hau opakoa da eta aurpegi kurbatuak ditu; ezta karbonatuak ere, kolore beltza baitauka eta ondorioz industrian erabiltzen da batez ere.
XIX mendera arte, India izan zen munduan diamanteak aurkitzen ziren leku bakarra, baina handik aurrera, meatzen garrantzitsuak aurkitu ziren Brasilen eta Hegoafrikan.
XIX.Munduko diamanterik handiena, Cullinan izenekoa izan zen, Hegoafrikan 1905ena aurkitua eta 3.106 kilate (603 g) pisatzen zituen. 9 diamante handi eta 96 txikitan zatitua izan zen (lehenengoen artekoa da 530 kilateko "Afrikako izarra" izenekoa).
Beñat Oiartzun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario