jueves, 17 de marzo de 2011

TXOKOLATEA

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta.
Berez txokolatea beltza da azukre gabekoa, ez da oso gogorra puskatu daiteke eta.Aldaketak egin ondoren, txokolatea marroia, zuria eta beltza omen da. Oraingo txokolatea, azukrearekin egiten da ez antzinan bezala azukre gabekoa zelako.
Txokolatea kakaoz, azukrez, kanelaz eta beste osagai batzuekin egiten da.

Txokolatea amerikatik datorrela dakigu, baina ez dakigu oso zehazki nondik. Batzuek esaten dute Amazonas ibaitik datorrela eta beste batzuek Mexikoren hego-ekialdetik. Baina badakigu han bizi ziren tribuek erabiltzen zutela edariak egiteko. Txokolatezko garagardo moduko bat egiten zuten txokolatearen pulpa fermentatuz. Edari hau, funtzio ritual moduko bat zuen eta seguraski ezkontzetan edaten zena. Geroago, Maiak, Aztekak eta olmekak jaten hasi ziren kakao aleen pastarekin eta txilirekin prestatuta. Txokolatea erregetzarentzat izaten zen edaririk gogokoena eta esaten zuten zibilizazio horientzat txokolatea elikagai indargarri bat zela. Txokolatea ere artoaren irinarekin, txilirekin eta eztiarekin nahasten zen.
Txokolatea lehenik dastatu zuen europarra Cristobal Colon izan zen, bere laugarren bidaian. Espainara eraman zituen txokolate ale batzuk errege katolikoek dastatzeko baina bere zapore mingotsaren ondorioz, ez zuen hainbeste arrakasta izan. Hernan Cortesi, amerikatik bueltatzean, hainbeste gustatu zitzaionez, berarekin espainara eraman zuen eta espainako gortean sartu zuen. Urteak pasa ahala europa osotik hedatu zuten.
Lehenbizi, kakao aleak bildu eta sailkatu egiten dira. Ondoren, ale horiek txigortu eta eho egiten dira. Azukrea edo eztia eta, batzuetan, esne kontzentratua nahastu eta ore likatsu bat lortzen da. Ore hori, makina berezi baten bidez moldeetara isurtzen da. Hozten utzi ondoren, txokolate aleak prest daude aluminiozko paperez estaltzeko.
Karbohidratoetan aberatsa da eta gorputzak berehala bereganatzen ditu txokolatearen kaloriak. Horregatik, zenbait kirolarik ariketa asko egin behar dutenean txokolatea jan ohi dute.
Txokolatearekin, edariak, pastelak, bonboiak etab. egiten dira.Txokolatea jateko egiten da.
Gaur egun oso famatua da txokolatea, edozein tokitan aurki daiteke.
 Lorena Olabera

Sagardoa

Euskal Herriko edari oso ezagun eta orokortua da, batez ere Gipuzkoa iparraldeko Donostialdea eskualdean: Astigarraga , Hernani, Urnieta eta Usurbil udalerrietan.
Sagarra txikitu eta kupeletan sartzen da denboraldi batean.
Sagardoaren lehengaia sagarra da.
Sagardoa Euskal Herrira noiz ailegatu zen ezezaguna da, ezta sagarrondoaren jatorria herrialde honetan edota atzerritik ekarria den, halere sagarra nahiz sagarrondoa euskaldunon artean oso antzinatik ezaguna delakoaren arrastoak badaude.
Sagar asko artu eta txikitzen dira makil batekin gero kupel batean sartu eta 7-9bat hilabete itxoi , gero sagardoa kupelatik atera eta prest dago edateko.
Sagardoa Sagardotegitan edaten da baina saldu ere egiten da dendetan pertsonak bere etxeetan edateko.
Ekaitz

Sagardoa

Sagardo edo sagarnoa Euskal Herrira noiz ailegatu zen ez da ezagutzen.
Sagarrez egindako alkoldun edaria da.
Alkol gradu txikia du (3ºtik 8º artekoa)eta sagarra artzituz lortzen da.
Euskal Herriko aadari klasikoa da.

Sagardoa egiteko prozesua iraila bukaera urri hasiera inguruan hasten da,sagar bilketarekin.Sagar bilketa azaro erdialderarte iraungo du,sagarra jasota.
Sagarra sagardotegian dagoenean hasiko da sagardoa egiteko prozesua.
Dlarean zapalduta lortukoda muztinoa, xtinian bilduko da eta ondoren upeletara sartu aurretik muztioak bi irakinaldi jasango ditu alkoholikoa bata eta malolaktikoa bestea eta ondoren upelan sartuko da.

Sagardoa urtarriletik apirilera dastatu daiteke.



Iñaki Carracedo

Diamantea


Diamantearen balioa, bere purutasunak, koloreak eta tailaketako ebaketak emana dator; zenbait akatsek, aurpegien ezpurutasunak, zuloguneek eta gisakoek esaterako, izugarri jaisten dute bere prezioa. Badaude diamante koloregabeak eta gardentasun garbi-garbia dutenak, baina beste batzuk, aldiz, arrosa ñabardura leunak, urdinxka edo horixkak dituzte (azken hauek balio gutxiago dute eta Hegoafrikatik etorri ohi dira). Adibidez, Bort izenekoak ere ez du kalitate handirik, hau opakoa da eta aurpegi kurbatuak ditu; ezta karbonatuak ere, kolore beltza baitauka eta ondorioz industrian erabiltzen da batez ere.

XIX mendera arte, India izan zen munduan diamanteak aurkitzen ziren leku bakarra, baina handik aurrera, meatzen garrantzitsuak aurkitu ziren Brasilen eta Hegoafrikan.

XIX.Munduko diamanterik handiena, Cullinan izenekoa izan zen, Hegoafrikan 1905ena aurkitua eta 3.106 kilate (603 g) pisatzen zituen. 9 diamante handi eta 96 txikitan zatitua izan zen (lehenengoen artekoa da 530 kilateko "Afrikako izarra" izenekoa).

Beñat Oiartzun.

PAPERA

Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar furutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta.
Ts`ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105. urtean. Izena papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen fibrekin sortua.
Antzinako Egipton papiroaren gainean idazten zen,eta berau Nilo ibaiaren ertzean oso ugaria zen papiro landarearen zurtoinetik lortzen zen. Europan berriz, erdi Aroan, pergamioa erabiltzen zen bertan idazteko, ahuntz edo akerraren larru landua alegia, tinta jasotzeko prestatua.Zoritxarrez, pergaminoa garesti xamarra zen eta VIII. Mendetik aurrera, bertan idatzitako zerbait lan betirako ezabatuz.
Gaur egun zerbait erabilpenetarako papera material sintetikoz ordezkatzen bada ere, paperak oraindik garrantzi handia du gure eguneroko bizitzan.

Lide Vazquez


INTZENSUA


Intzensua resina naturalez , olio animalez gehien bat egiten den eta erretzen denean ke usaintsu batbotatzen duen produktu bat da.

Aspaldian gizarte txinarrak eta japoniarrak erabili zuen beraien
kulturetarako hau da budismoa.

Kristautasunean era erabili ohi da elizan airean usain ona
botatzeko horretarako “intzensarioa”erabiltzen da.

Lau osagaiei (bejuia,sandalo txikitua,lirio sustraia,eta intzensu
landarea) olio esenzialaren tanta batzuk gehitu eta nahastu beste osagaiekin eskuak erabilita hauts film bat lortu arte. 2 edo 3 intzensu ogi gehitu eta berriro eskuekin nahastu. Gero nitrato
potasioaren 10% gehitu eta 10 intzensu ontzak prestatu eta beste nitrato potasioko beste ontza bat gehitu nahastu hauts txuria guztiz nahastu arte. Gero salitrezko 10% gehitu, tragakantozko kola beste osagaiei gehitu ontzi batean. 
Bustita egon arte. Orea argizariz igurtzitako paper batean jarri
eta kono batzuk egin. Aste bat lehortzen utzi ondoren prest daude.

Gaur egun intzensua etxeetan jartzeko erabiltzen da.

Begoña Urteaga

ESKUPILOTAKO PILOTA

Eskupilotako pilota larruz, hariz eta gomazko pilota gogor batekin egiten da.
Bere ezaugarriak: pilota azkarra, pilota motela, bote altuko pilota etab.
Eskupilotan jolasteko elementu nagusia da.
Pilota aintzinako jokua da, hainbat zibilizazioak izan bait zituzten pilota-jokuak.
Nahiz eta mundu osoan zabaldua egon ia toki guztietan galdu egin zen.
Euskal Herrian bizirik iraunarazi zuten eta arauak aldatu zizkioten.
Eskupilotako pilota egiteko lehen pausoak hauexek dira .
Lehenengo,gomazko pilota gogorra hariz inguratzen da,ondoren larruari forma eman eta harizko bolan josi egiten da,eta bukatzeko eskuarekin forma ematen zaio.
Pilota eskupilotan, trinketan, palan,zesta-puntan etab-etan jolasteko erabiltzen da.





Unai Fernandauf