Udaberria Telmo
Asteburu honetan Joxemariren baserrian egon gara, han egindako eta ikusitako hainbat gauzek udaberria iritsi dela ohartarazi gaituzte. Joxemariri lan batzuk jartzeko eskatun genion eta atzo zaldiaren ximaurra bildu, eta udareondo eta gingo-bilobei bota genien ongarri bezela, orain jartzen baita martxan zuhaitz eta landareen izerdia, eta ximaurrak indar gehiagoematen die fruitu eta lore gehiago emateko. Udaberria iritsi arren zuhaitz eta landare guztiak ez dira momentu berean loratzen, adibidez, udareondoak lorez beteta egon arren ginko-bilobak ez dute kimu bakar bat ere oraindik. Eguraldi ona egiten zuela ohartu ginenez, kanpoan bazkaltzea erabaki genuen, eta gure aurreko gereziondoak 6 lorebesterik ez zituela ohartu ginen, udaberria! esan genuen. Bazkal ondoren Ramon etorri zen, Joxemariren ondoko bordako jabea, baratzeko lurrari buelta ematera. Udaberrian gaudenez lurra prestatu egin behar da haziak erein eta landareak landatzeko. Baserrietako bizilagunek sarritan elkarri laguntzen diote. Joxemarik zuhaitzak kimatzen erakusten dio eta Ramonek lurrari buelta ematen laguntzen dio. Guk atzo entzun genuen lehenengo kukua baino Joxemarik dio herenegun iritsi zela baserri ingurura.
Argi dago udaberria iritsi dela!!!
Telmo Salmerón
No hay comentarios:
Publicar un comentario